XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

zabal 1. Alde batetik bestera hedadura handia duena:

Autoestrata errepidea baino zabalagoa da.

2. zabal eta zabar lo egin Lasai lo egin.

3. beso zabalekin hartu Harrera ona egin

4. Ikus eskuzabal.

5. golkozabal Pertsona emankorra.

6. Ikus nabari.

7. Erosoa dena, estua ez dena:

Soineko zabala.. Lasai. Nasai. Laxo

Kale zabala

zabaldu da-du

1. Zerbaiti zabalera handiagoa eman, zabalago egin:

Errepidea zabaltzen ari dira, kotxeak hobeto igaro daitezen.

2. Ikus ireki.

3. Tolestu edo bildurik dagoen zerbaitek toki edo hedadura handiagoa hartu:

Sutea berehala zabaldu zen etxe osoan.

- Ordu pare batean zabaldu zuten berria herri osoan.

- Balkoian zabalduko dut arropa, lehor dadin. Hedatu. Barreiatu

4. belarriak zabaldu Erreparatu.

5. parteak zabaldu Jakin erazi.

zabalera Etxe, kale, gela eta abarrek alde batetik bestera duen distantzia:

Kale honek hogei metroko zabalera du.

- Kaxa honek zabalera baino luzera handiagoa du. Hedadura

zabalik 1. Irekita:

Ez ezazu atea zabalik utzi, hotz handia bait dago.

2. aho-zabalik gelditu Harritu.

zabalkunde Ikus hedapen.

zabar 1. Bere zereginak behar den arretaz egiten ez dituen pertsona:

Zergatik zara hain zabarra lanean?

2. zabal eta zabar lo egin Lasai lo egin.

zabarkeria Edozein zereginetarako gogo eta arretarik eza:

Pertsona alferrek zabarkeriaz egiten dituzte eginbehar guztiak. Utzikeria

zabartu da-du Zabar bihurtu, gauzak egitean gogo edo arretarik ez jarri:

Ez dakit zer gertaken zaion Maiderri, erabat zabartu da azken bolada honetan.

zabor 1. Ikus zarama.

2. Ikus herexa.

zaborreria Zikinkeria edo hondar-multzoa:

Zenbait herritan ibaietako zaborreria kentzen ari dira. Zikinkeria

zabortegi Ikus zaramategi.